2018(e)ko maiatzaren 31(a), osteguna
PBL-aren 1.ASTEA
Aste honetan bi klasetan banandu da. Asteartean bi ordu eta ostiralean ordu bat.
Asteartean, KQ-ren azalpena entzun genuen proiektu berriari buruz. APP bat sortu behar dugu APPYPIE-rekin eta zerri buruz izango den lana azaldu zigun. Proiektuan gauza hauek egon behar dira: sakramentu guztiak(bataioa, sendotza, eukaristia, adiskidea edo barkamena, apaizen ordena, gaixoen oliadura eta ezkontza), hiztegi bat(kultua, erritoa, liturgia, liturgia aldiak, jaia, simboloa, gurtza, ospakizuna eta grazia) sartu behar dira. Gero taldeak egiten hasi ginen eta horretarako gauza batzuk esan genituen taldeak ondo ateratzeko, horien artean informatikaren FRIKI bat, eta orduan sei talde egin behar zirenez sei FRIKI aukeratu ziren eta beraiek egin zituzten taldeak. Horien artean ni neuk aukeratu zidaten. KQ azaltzen amaitu zuenean eta taldeak egin ostean lan banaketa egiten hasi ginen eta gero kronograma egin genuen eta nola funtzionatzen duen ikusten egon ginen. Ostiralean APP-a sortzen hasi ginen baina diseinuan eztabaidatzen egon ginen batzuk bat nahi zutelako eta besteak beste bat baina azkenean erabaki genuen bigarren diseinua hartzea. Aste honeta ikasi dudana da kronograma bat egiten, lana hasi baino lehen zer gauza izago dira interesgarri taldea ondo egoteko, ere ikasten ari naiz APP bat nola egiten den. Ondo egin duguna da lan banaketa ondo banatzea eta ez egotea bat beste bat baino gehiago esaten duena. Euskararen erabilera hobetu behar dugu ez dugulako erabili eta pendiente dugu APP-a garatzen astea.
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina